lunes, 24 de mayo de 2010

Nola iritsi sagardoetxera


• Donostia > Amara > GI 131 > Astigarraga
• Bilbo > A8 > Donostia > Amara > GI 131 > Astigarraga
• Tolosa > N1 > Hernani > GI 131 > Astigarraga
• Baiona > A63 > Oiartzun > GI 3671 > Astigarraga
• Iruña > A15 > Andoain > N1 > Hernani > GI 131 > Astigarraga
• Elizondo > N121 > Behobia > A63 > Oiartzun > GI 3671 > Astigarraga


Herrira sartu ondoren kultur etxeagatik galdetu eta haren ondoan dago.

Mapen bidez ikusi nahi izan ezgero googlen bertan sar zaitezkete astigarragako sagardoetxean edo eta mapetan begiratu (googlekoan badago).

martes, 18 de mayo de 2010

Sagardoetxea



Museo Gunea: Sagastiaren alboan dago museo gunea. Leku itxia da eta errekurtso eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardoaren mundu zirraragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna; eta Euskal Herriko kulturan duen garrantzia azaltzeko. Panel informatiboak, material interaktiboa, argazkiak eta jokoak erabiliko dira azalpenetarako.

Sagastia: Sagasti museistikoa aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatu litekeena. Hemen garatuko dira zenbait azalpen jarduera, erakusketa, txertaketa eta labore, bisitariak naturaren mundura inguratzeko helburuarekin, modu atsegin eta dibertigarri batean. Sagardoetxeako sagastiak ikusi eta aztertzeko aukera ematen digu, sagarrondoak eramateko modu desberdinak eta Euskal Herriko sagar mota desberdin.

Dastatzea: Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa dastatzekoa da, txotxeko ohituran barneratzeari zuzendua, bereziki. Sagardoetxeak denda bat ere badu, sagarra eta sagardoaren munduarekin zerikusia duten produktuak, oroigarriak, promozioko gauzak, dokumentazio eta informazioa eskuratu ahal izateko.

lunes, 17 de mayo de 2010

Sagardo denboraldia

Sagardotegiak sagardo denboraldia zehazten dute. Bertan, sagardo berria, upeletatik edateko aukera izaten da.
Sagardotegi denboraldia urtarrilaren bigarren astean asten da gutxi gorabehera eta apirilaren amaieran amaitzen da.
Sagardoa probatzeko aukerarik honena martxoan izaten da naiz eta jende gehien momentu horretan ibili.
Beste hainbat sagardotegik ala ere, denboraldia amaitzerakoan sagardotegiak irekita uzten dituzte nahiz eta gutxi izan.
Anima zaitete etortzera!

lunes, 10 de mayo de 2010

Hainbat sagardotegiren web guneak

Web orri honetan edozein informazio mota ezberdin aurki ditzakezue. Esaterako, sagardotegien web guneak.


http://eu.wikipedia.org/wiki/Sagardotegi

Sagardotegiaren definizioa

Astigarragako sagardotegi baten barnealdea, ohiko kupel eta mahai luzeekin.Sagardotegia sagardoa egiten eta kontsumitzen den tokia da.

Euskal Herrian, Hernani-Astigarraga inguruan (Gipuzkoa) daude gehienak, baina honek ez du esan nahi beste tokietan sagardotegirik ez dagoenik. Ofizialki, sagardotegietako denboraldia urtarrilaren 19an hasten da. Egun, sagardotegi handiek antzinako xarma galdu dute eta jatetxe moduko zerbait bilakatu dira. Sagardotegiko berezko giroaz gozatzeko onena sagardotegi txikiren batera joatea da.

Asturiasen, sagardoa ekoizten den tokia "llagar" izena hartzen du. Bertan, tradizionalki "espicha" izeneko festetan bakarrik kontsumitzen da.

lunes, 3 de mayo de 2010

Astigarragako sagardotegiak

Hemen ikus ditzakezue Astigarragako sagardotegi gehienen argazkiak.